Arkupehotsak ekimena bueltan da Azpeitian
Ür eta Hook taldeen kontzertu batek larunbatean irekiko du laugarren edizioa Sanagustin kulturgunean
- Ür eta Hook taldeen kontzertu batek sortzaile berriak bultzatzeko Arkupehotsak egitasmoaren laugarren edizioa abiatuko du datorren larunbatean (18.00etan) Sanagustin kultugunean.
Kulturaz kooperatibatik jakinarazi dutenez, kulturguneko arkupeko eszenatoki txikian egingo den ikuskizunaz gozatzeko sarrera doanekoa da baina "aurrez izena ematea gomendatzen da, Kulturaz.eus web gunearen bitartez".
Arkupehotsak ekimenak irailaren 4an izango du jarraipena, Etxekalte eta Habi taldeen emanaldi batekin. Edonola ere, musika taldeek oraindik eman dezakete izena kontzertu bat emateko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
25 especies de murciélagos: Naturtzaindia publica el primer Atlas de Quirópteros de Gipuzkoa
-
“A corto plazo” comenzarán las obras del bidegorri entre Galarreta y Errekalde
-
Pasaia está actuando en la estabilización de las laderas
-
El PSE se desmarca del PNV y aprueba nueve medidas propuestas por EH Bildu para hacer frente a la crisis habitacional de Donostia