Egoiliarrientzat egokitu dituzte herriko hainbat aparkaleku
- Aparkalekuen gaia lantzeko hainbat bilera egin ditu herritarrekin Orioko Udalak. Lanketa horren baitan erabaki du aurrerantzean Anibarko Portuko aparkalekuak bertakoentzat egokitzea, eta beraz, erabilera librekoak ekialdeko muturrekoak bakarrik izango dira. Estropalari kaleko aparkalekuak ere oriotarrentzat izango dira eta Udalak, kalea asfaltatu berritan, aldatu egin ditu hori adierazten duten lurreko seinaleak.
Bestalde, motorrak aparkatzeko hiru gune berri sortu dituzte: Abaromendi kalean, Goiko kalean eta Anibarko Portuan. Zentzu honetan motozaleei gogorarazi nahi die guztiz debekatuta dagoela motorrak espaloitan aparkatzea.
Autokarabanen kasuan, "herritarren elkarbizitza eta irisgarritasun-irizpideak zaintzea lehentasun gisa" hartu ditu Udalak eta autokarabanen kopurua asko handitu denez, hiru gune jarri dituzte ibilgailu hauentzat: Orioko autokarabana jabeentzat autopista azpiko aparkalekua egokitu dute. Eremu horretan 25 plaza egongo dira, herritarrek doan erabili ahal izango dituztenak. Autopista azpian, errepidearen bestaldean, kanpotik datozen autokarabanentzako gunea bilakatu da. 18 plaza ditu eta ordainpekoa da. Ibilgailuek TAOko tarifak ordainduko dituzte, han aparkatzeagatik eta gehienez ere bi gau egin ahal izango dituzte. Ortzaika auzoan dago azkena. Hamar ibilgailuentzako lekua du eta doakoa da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Dos detenidos por robar con violencia a un hombre de avanzada edad en Donostia
-
Dolor por la tragedia en los Pirineos: "Era muy conocido y le querían mucho en todos los sitios en los que había estado"
-
Un canto a la donación en ‘La memoria del corazón’
-
Chupinazo al ritmo de los coros de ‘Etxegiña’ en Elgoibar