- Hernaniko Udalak eta Hik Hasi euskal heziketaren arloan lan egiten duen entitateak elkarlanean sortu dute Joxe Mari Auzmendi hezkuntza beka. Atzo aurkeztutako beka honek hezkuntza proiektuak lagunduko ditu lau balioren inguruan: hobekuntza pedagogikoa, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea, herri hezitzailea eta inklusioa. Bekaren iraupena bi ikasturtekoa izango da eta zenbatekoa, 12.000 eurokoa.

Lehen deialdia martxan dago. Proposamenak aurkezteko epea 2021eko urriaren 1ean amaituko da eta epaimahaiak, aurkeztutako lanak aztertu ostean, azaroaren 2an jakinaraziko du saritutako proiektua zein den. Oinarriak eta eskaera-orriak hikhasi.eus webgunean aurki daitezke.

Epaimahaia Hernaniko Udalaren ordezkari batek eta Hik Hasi egitasmo pedagogikoko hiru hezkuntza-adituk osatuko dute. Hautatutako proiektuari jarraipena egiteko, beti ere proiektuaren ezaugarriak kontuan hartuta, aholkulari pedagogikoa izendatuko du epaimahaiak onuradunekin adostuta.

Atzo egindako agerraldian, Xabier Lertxundi alkateak nabarmendu zuenez, Auzmendi Hernanin bizi izan zen iaz hil zen arte eta hezkun-tzari egindako ekarpenarengatik eta zabaldu zituen balioengatik Hernaniko herriaren omenaldi bat merezi duela esan zuen: "Omentzeko zein modu hobea Auzmendik bere bizi-tza osoa emandako euskal hezkun-tza sustatzeko egitasmo bat baino".

Izan ere, Auzmendik euskal hezkuntzaren eredu propioa sor-tzearen aldekoa zen eta horri egindako ekarpena izugarria izan zen. Jatorriz nafarra zen eta bere bizitzaren azken urteak Hernanin igaro zituen familiarekin, 2020ko otsailean hil zen arte.

Aurkezpenean, alkateaz gain, Oier Agirresarobe Hezkuntza zinegotzia, Hik Hasiko kideak diren Mikel Agirrezabala eta Ainhoa Azpirotz eta Auzmendi zenaren senitartekoak izan ziren.

Agirrezabalek azaldu zuenez, 1995ean, euskal hezkuntza susta-tzeko asmoz, Hik Hasi egitasmoaren sortzaileetako bat izan zen Auzmendi eta Hik Hasiren 25 urteko ibilbidean, talde horretako arima. "Joxe Mari kemen eta argi handiko pertsona zen, indar berezikoa eta batera-tzailea. Batik bat hezkuntzara bideratu zuen bere lana, baina hezkun-tza herri bat josteko hari gisa uler-tzen zuen, eta beti balioetan oinarritzen zen", gogora ekarri zuen Hik Hasiko kideak.