Kurdistan ezagutzeko ekintzak, Donibanen
Bixi Bixi elkarteak gaur dantza ikastaroa antolatu du 18.00etan haur eta helduentzat kulturgunean
- Gora Herriak! ekimenaren baitan, Donibaneko Bixi Bixi elkarteak Kurdistan hobeto ezagutzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu hilabete honetan.
Honela, gaur 18.00etan dantza kurduen ikastaroa egongo da heldu eta haurrentzat. Igandean, 18.30ean eskualdeko kantuak entzuteko aukera egongo da Yohann Villanua abeslariaren eta Haydar Iscen musikariaren eskutik.
Hurrengo astean, asteartean, sukaldaritza ikastaroa izango da 19.00etan covid-19aren bilakaerak baimentzen badu.
Ekintza guztiak Juanba Berasategi auditorioan eta kulturgunean izango dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes