Síguenos en redes sociales:

Ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 7an Udal Liburutegian

- Udal Liburutegiak Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako gaztetxoei zuzenduta dagoen Ana Galarraga ipuin kontalariaren saioa antolatu du datorren astelehenerako. Plazak mugatuak direnez, bertaratzeko interesatuek ostirala bitartean eman dezakete izena 943 157 195 telefono zenbakira deituz edo 688 815 506 zenbakira Whatsapp mezua bidalita. Izena ematen duten haur guztien artean zozketa egingo dute.