Tolosa | Amarotzeko basoa eta urmaela ezagutzeko bisita gidatua
- Iaz hasi ziren Amarotzeko basoaren berreskuratze lanak, eta herriko gazte talde batekin elkarlanean, Udalak antolatutako auzolandegietan, urmael bat sortzeko lehen pausoak eman ziren. Ordutik, herriko ikastetxeek eremua erabiltzen dute baso eskola proiektua garatzeko eta ingurumenarekin lotutako ekintza didaktikoetarako. Hori dela eta, Udalak urmaela egokitzen jarraituko du, ingurune naturalak ematen dituen aukerak susta-tzeko asmoarekin. Besteak beste, bisita gidatuak, hitzaldiak eta ingurumen tailerrak.
Biodibertsitatearen Mundu Eguna da gaur, eta Amarotzeko basoa eta urmaela balioan jartzeko hainbat ekintza antolatu ditu Tolosako Udalak. Tolosa inguruko hezeguneak balioan jartzea izango da helburua, herritarren gehiengoak ez baititu ezagutzen.
Gauzak honela, Amarotzeko urmaelaren inguruan egingo dira ekintzak. Alde batetik, ostegunean, urmaela egokitzeko lanak egin zituen Udalak LH 6. mailako ikasleekin batera, tamaina txikiko hezegune hauen garrantziaz jabetzeko.
Bestalde, Amarotzeko basoa eta urmaela tolosar guztien eskura daudenez, Aranzadiko adituek egingo duten bisita gidatuan putzua ezagutzeko gonbita luzatu du Udalak. Hain zuzen, ekainaren 2an izango da, 18.00etan. Amarotzeko iturria, frontoiaren ondoan, izango da elkargunea, eta, parte hartzeko aurrez izena eman behar da tolosakoingurumenzentroa@gmail.com helbidera idatziz edo 688 727 983 telefonora deituz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El club de ajedrez de Urretxu y Zumarraga homenajea al recientemente fallecido Julen Albisua
-
Zumaia: recomendaciones para disfrutar los fuegos artificiales de este domingo de San Pedro
-
Beasaingo Sagastiguti parkea biziberritzeko Sigi-Sagas jaialdia bueltan da
-
El 'contrato del siglo' en Bélgica, entre CAF y Alstom: la guerra comercial ya es batalla política