Gazteei zuzendutako Artisautza lehiaketa antolatu du Iparragirre 12 elkarteak
Gaur dute lanak entregatzeko azken eguna Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek
- Lehen Hezkuntzako 3. mailako haurrentzako Nire barruan artisau bat! izeneko lehiaketa antolatu du Iparragirre 12 artisautza sustatzeko elkarteak.
Elkarte honek Urretxuko Iparragirre kalean lokal bat du eta bertako erakusleihoa udaberriaren gaia jorratzen duten artisautza lanekin apaindu nahi du. Parte hartu nahi duten haurrek gaur dute artisau-tza lanak entregatzeko azken eguna. Horretarako, elkartearen lokalera jo behar dute, 18.00etatik 20.00etara.
Lehiakide bakoitzak artisautza lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Edozein material erabili daiteke: papera, kartulina, feltroa, artilea, oihalak, kotoizko hariak, erretxina...
Artisautza lanarekin batera fitxa bat aurkeztu behar da. Bertan, izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta lanaren deskribapen labur bat azaldu behar dira. Maia-tzaren 28an emango dute ezagu-tzera irabazlearen izena. 50 euroko bonua emango diote, lokaleko artikuluetan gastatzeko. Lehiaketako lan onenak erakusleihoan erakutsiko dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”