- Zarauzko udaltzaingoak 450 pegatina inguru jarri dituzte abandono zantzua zuten bizikletetan eta orainamaitu berri du kaleetatik egoera txarrean eta abandonaturik dauden bizikletak kentzeko egitasmoa. Behin bi hilabeteko epea pasa ondoren, oraindik leku berean pegatinarekin jarraitzen zutenak kentzen hasi ziren eta iragarri dutenez, pasa den astean amaitutzat eman zuten egitasmoa. Guztira 175 bizikleta erretiratu dira herri osoko bizikleta aparkalekuetatik. Beraz, hasiera batean uste zuten 450 horietatik 275 ez zeuden abandonaturik.
Erretiratutako guztiei argazkia atera zaie eta alta eman zaie Udaltzaingoaren sisteman.
Ekimen honi esker, orain leku gehiago dago egunerokoan herrian zehar bizikletan mugi-tzen diren herritarrek euren bizikletak aparkatu ditzaten.
Behin lehenengo jasoketa amaitu ondoren, bigarren bat jarri dute martxan. Oraingo honetan, ordea, bizikleteroetatik kanpo daudenak ere kontrolatuko dituzte. Jarraituko duten sistema orain artekoa izango da: lehenbizi udaltzainek pegatinak jarriko dituzte abandonu zantzua daukaten bizikletetan eta bi hilabeteko epean kenduko ez balira, dauden lekutik erretiratzen hasiko dira.
Bi kasuetan bizikletak Udaltzaingoaren deposituan egongo dira gordeta. Udalaren asmoa txirrinda hauei bigarren bizitza bat ematea da: "Ekonomia zirkularra sustatu nahi dugu, jasangarritasunari eta mugikortasun ekologikoari bultzada bat emanez" azaldu du mugikortasun zinegotziak, Iker Basurkok. Horretarako, Foru Aldundiarekin elkarlanean ari dira.
Bizikleten erabilpena sustatzeko asmo honetan, gune berri bat sortuko da Nafarroa kalean. Edukion-tziak erretiratu dituzte dagoeneko bertatik.