- Irekita dago jadanik Hondarribian 2021erako TAO txartela erretiratzeko epea. Azken egunotan, iaz txartelaren erabiltzaile izandako guztiei berria erretiratzeko oharra bidali zaie, bizilekuaren eta 2020. urteko eskaeraren arabera. Maiatzaren 14tik, iazko txartelak ez du baliorik izango. Ordainketa-gutunean agertzen diren edozein banketxetan ordaindu ondoren, Biztanlearen Arreta Zerbitzutik (Javier Ugarte, 6) edo Udaltzaingotik (Errebellin kalea, 1) pasa beharko dira erabiltzaileak. BAZ-en txartela hartzeko hitzordua telefonoz eskatu behar da, 943 111 244 edo 943 111 246 zenbakietan. Udaltzaingoan hitzordua ez da beharrezkoa. BAZeko ordutegia astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 18.00etara da, eta larunbatetan 10.00etatik 13.00etara (943111213). Udaltzaingoa aldiz, astelehenetik ostiralera 7.00etatik 21.00etara irekitzen da, eta larunbatetan 7.00etatik 14.00etara (943 111 313).
- Multimedia
- Servicios
- Participación