Síguenos en redes sociales:

Kulturazek eta Bertan elkarteak elkarlanari ekin diote berriro ere

Kulturazek eta Bertan elkarteak elkarlanari ekin diote berriro ere

- Azpeitiko Kulturaz kultur kooperatibak eta Bertan merkatarien elkarteak elkarlanari ekin diote berriro ere eta hainbat ekintza berreskuratzeko hitzarmen berri bat sinatu dute aste honetan.

Jose Luis Otamendi Kulturaz kooperatiba elkarteko ordezkariak eta Karmele Zabaleta, Azpeitiko merkatarien elkarteko presidenteak, sinatutako akordio berriari esker, bi erakundeek 2018an "indarrak batu eta elkarri laguntzeko" hitzartu zuten konpromisoa berretsi dute.

Otamendik eta Zabaletak sinadura ekitaldiaren ondoren jakinarazi zutenez, "pandemiaren iritsiera eta honek kultura zein merkatari-tza arloan izandako eraginaren ondorioz, ezinezkoa izan da azken urtean elkarlana aurretiazko baldintzetan burutzea baina orain, lan egiteko moduen berrien bidez elkarteen jarduera egonkortu den honetan, berriro sinatu dugu hi-tzarmena".

Horrela, ekarpen ekonomiko baten trukean, Bertan merkatari elkarteak Kulturaz kooperatibak antolaturiko ekintza guztietarako sarrerak izango ditu, saltokien zein bezeroen artean zozketatu ahal izango dituenak.

Aldi berean, Bertaneko bazkide diren saltokiek Kulturaz Kooperatiba elkartearen zerbitzuetan %10eko deskontua izango dute (zerbitzu teknikoan, luntx zerbitzuan, iragarki grabaketan...). Guztia biribiltzeko, Kulturaz Bertaneko bazkidea izango da eta hau, berriz, Kulturazen babeslea.

Jose Luis Otamendik eta Karmele Zabaletak ordezkatzen dituzten erakundeen poza agertu dute sinatutako hitzarmen berriarekin. Izan ere, beraien ustetan "pauso garrantsitzua" da azpeitiar guztiok lortu nahi dugun normalitatea berreskuratzeko bidean.