Udalak arte ikastaroak antolatu ditu Deban
Egur taila eta zeramika tailerrak egongo dira eta interesatuek hilaren 14ra arte eman dezakete izena
- Debako Udalak Egur taila eta zeramika ikastaroak antolatu ditu datozen asteetarako herrian. Tailerrak 16 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta daude eta parte hartzeko interesa dutenek hilaren 14ra arte eman dezakete izena. Horretarako, eskaera orriak Turismo bulegoan, Udal Liburutegian eta udaletxeko harrera bulegoan eskuratu daitezke.
Udaletik jakinarazi dutenez, matrikularen prezioa 25 eurokoa da eta gehienez ere bost pertsonako bina talde osatuko dira diziplina bakoitzean.
Egur taila ikastaroa Zuriñe Gredillak emango du eta Txiki Agirre Keixeta izango da zeramika ikastaroa eskainiko duena.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
"¿Qué queda de lo social en la redes sociales?"
-
Debagoiena impulsa un proceso colaborativo para definir su futuro comarcal
-
Zarautz acoge una exposición itinerante sobre los beneficios de la alimentación ecológica
-
El enigma de la escultura 'Ongi etorri' de Antonio Oteiza intriga a los vecinos de Azkoitia