Martxan da Emakumeen Etxea garatzeko azken fasea
Erreglamendua, funtzionamendua eta programazioa ixteko asmoa dute prozesuaren amaieran
- Tolosaldeko Emakumeen Etxearen kudeaketa eredua finkatu, finantziazio partekaturako eredua zehaztu eta errgelamendua, funtzionamendua eta programazioa ixteko azken partaidetza prozesua martxan da. Horrez gain, elkarte berria ere sortuko da udalaren eta emakumeen arteko hartu emanerako.
Pandemiaren eraginez etendako prozesua berrabiaraziko da orain, maiatzean, eta 2022. urteko martxora arte luzatuko da. "Denbora honetan, ez gara proiektuaz ahaztu, tinko eutsi diogu gure konpromisoari proiektu estrategikoa delako gure-tzat, Tolosan eta eskualdean emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala sustatzeko; eta hortaz, bilerak egiten jarraitu dugu Tolosa zein Tolosaldearako erreferen-tziazko gunea eta eraldaketarako tresna izango den Emakumeen Etxea eraikitzeko", adierazi zuen Olatz Peon Tolosako alkateak.
Horrez gain, hasiera-hasieratik elkarlanean sortu eta garatutako proiektua izan dela gogorarazi zuen alkateak, eta "lankidetza filosofia" eta "oinarri" berarekin eman nahi diote partaidetza prozesuari amaiera. Hori dela eta, hasierako lantaldeak mantenduko dira. Besteak beste, lantalde tekniko-politikoa, talde eragilea eta emakumeen gune zabala.
Hurrengo bilera maiatzaren 10ean izango da, non talde eragilea bertan bilduko den, eta aurrerago Gune Zabalean elkartuko dira. Hori dela eta, eskualdeko ordezkariek eta Asanblada Feministako kideek, datorren astean abiatuko den partaidetza prozesuko azken fasean eskualde osoak eta emakume orok parte hartzeko gonbita zabaldu zuten.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Zestoa impulsa un programa para animar a las niñas musulmanas a jugar a la pelota
-
El Ayuntamiento de Zumarraga abonará 20 euros a los jóvenes por cada sesión con el psicólogo
-
El PNV denuncia problemas de gestión, mantenimiento y seguridad en la residencia de mayores de Soraluze
-
Pamplona descarta imitar a Donostia 2016 y no quiere ser capital cultural europea: "Tiene importantes riesgos"