III. Berdintasun plana egiteko prozesua abian da
- Datozen hilabeteotan burutuko da Lezoko Udalak herriko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren diseinua eta herritar guztientzat zabalik egongo den parte-hartze prozesua antolatuko da, Murgibide aholkularitzaren laguntzarekin.
Horretarako, modu koordinatuan lan egingo da udal langile, politikari eta herriko eragileekin batera. Horretarako, topaketak, elkarrizketak eta galdetegiak egingo dira; eta halaber, datuak eta estatistikak berrikusiko dira, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloan izan diren aurrerapenen eta hobetu beharreko gaien berri izateko.
Zenbait talde osatu dira: politikariak; udal teknikariak; euskara, kultura eta kirol arloetako eragileak; emakumeak eta talde feministak, gazteak eta hezkuntzaren arloko eragileak. Gainera, udal langileentzat eta herritarrentzat galdetegiak egin dira.
Izan ere, datozen egunetan, emakume eta gizonen berdintasunerako ideiak eta proposamenak emateko galdetegia online dago jada udalaren webgunean eta maiatzaren 31a baino lehen bete behar da (https://www.lezo.eus/eu/berdintasuna/emakume-eta-gizonen-berdintasunerako-iii-planaren-inkesta).
Bestalde, aste honetan bertan galdetegia lezoar guztien etxeetara helduko da. Paper formatuko galdetegiak udaletxean zein Kultura Aretoan aurkeztu ahalko da.
Honenbestez, Lezoko Udalak herritar eta eragileak parte hartzera animatu nahi ditu.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La nueva cafetería con encanto del barrio Altamira de Ordizia
-
A sorteo las mejores tribunas para ver la sokamuturra en las fiestas de San Bartolomé de Elgoibar
-
Donostia defiende su apuesta para ser ciudad de referencia en la biociencia
-
“La biociencia necesitan un ecosistema activo y políticas que lo favorezcan”