Jaiak ez, baina bestelako ekintzak egingo dira datorren asteburuan
Hainbat kultur ekitaldi egongo dira larunbatetik astelehenera bitartean Santikutz jaien ordez
- Legazpiko Udalak eta elkarteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte datorren asteburuan ospatu beharko liratekeen jaiak ahal den neurrian aurrera eramateko, guztiak segurtasun neurriekin.
Larunbatean, 9.00etan, dultzaineroek kalejira egingo dute. 10.00etan, berriz, haurren marrazki lehiaketa egingo da. Kultur etxean hartu beharko dira ohola eta orriak. Sari banaketa maiatzaren 6an izango da, 19.00etan, kultur etxean. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, Legazpiko erraldoi konpartsaren ikuskizuna egongo da Haztegi ikastolako patioan. 18.00etan hasiko da.
Igandean, 10.00etatik 13.00etara, haurrentzako jolasak egongo dira Laubiden. 18.30ean, Elbereth eta Anker taldeek kontzertua egingo dute Haztegi ikastolako patioan.
Astelehenean, Santikutz egunean, lau ekitaldi egongo dira. 9.00etan txistulariek kalejira egingo dute, 12.00etan ezpata dantza dantzatuko dute Euskal Herria plazan, 17.00etan Eriz magoaren saioa egongo da Laubide kalean eta 19.00etan Kukai taldeak Kirol legez/fair play ikuskizuna eskainiko du Haztegi ikastolako patioan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Piden 12 años para dos acusados de intentar matar por celos a un menor en Donostia
-
Pasaia recibirá 84.000 euros para el mantenimiento de la pasarela peatonal
-
Jon Insausti: "La política no se hace desde las pancartas o las redes sociales"
-
8,3 millones de euros de ayuda para la regeneración urbana de Debabarrena