Garaion Sorgingunean egingo dituzte udalekuak
Maiatzaren 10era arte arrasatearrek lehentasuna izango dute izena ematerakoan
-Garaion Sorgingunea -Arabako Ozaeta herrian- izango dute aurten kokaleku Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak antolatutako bederatzi eta 16 urte bitartekoentzat udaleku itxiek. Uztailaren 3tik 10era bitartean izango da hitzordua, eta adin ezberdinetako hiru talde sortuko dira; bakoitzak bere herrixka propioa izango du eta gehienez hogei gazte hartuko ditu, bi hezitzailerekin.
"Elkar zaintza izango da ardatz garrantzitsuetako bat eta udalekuetan parte hartuko dugun kideon hitza kontuan izanik adostuko dira ekintzak", azpimarratu zuten Txatxilipurdiko kide diren Itsaso Gallastegik eta Leire San Vicentek. Izena emateko epea gaur irekiko da www.txatxilipurdi.eus-en. Arrasatearrek lehentasuna izango dute maiatzaren 10era arte. Ostean, Euskal Herri osora zabalduko dute deialdia maia-tzaren 21era bitartean. Udalekuen prezioa 300 eurokoa da (familia ugari eta AEDko bazkide direnek deskontuak izango dituzte).
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El PNV valora de manera positiva la acción de gobierno del Ayuntamiento de Azkoitia en el ecuador de la legislatura
-
Nace la Mesa de Iniciación Deportiva del valle de Leintz para reforzar el deporte escolar
-
Pasaia inicia las obras para acondicionar las huertas públicas
-
Astigarraga acondicionará cuatro apartaderos en el camino Oiarbide