- Garbitaniako enpresa batzordeak biharko sektore publikoko greba deialdiarekin bat egitea erabaki du eta horrek zenbait ondorio izango ditu Hernaniko hondakinen bilketan. Garbitania Hernaniko hiri-hondakinen kudeaketaz arduratzen den sozietate publikoa da. Honenbestez, gaur gauean jaso-tzen den organikoa ez da jasoko, altzari bilketa ez da egingo eta poligonoetako kartoia ez da bilduko. Beraz, herria ahalik eta txukunen egoteko, herritarrei zein enpresei eskatzen zaie, mesedez, ez ateratzeko hondakin horiek ez asteazken gauean ezta ostegunean ere.