Síguenos en redes sociales:

Azkoitiko bertso bazkaria ekainaren 26ra atzeratu dute

Erniarraitz bertsozale elkarteak pandemiak herrian izan duen bilakaera ikusita hartu du erabakia

- Covid-19aren pandemia azken egunetan Azkoitian izaten ari den bilakaera txarra ikusita, Erniarraitz bertsozale elkarteak hilaren 25erako antolatuta zegoen bertso bazkaria ekainaren 26ra atzeratzea erabaki du.

Bertsozale elkartetik jakinarazi dutenez, apirilaren 25erako izena emanda zuten herritarrek izango dute ekaineko bazkarira joateko lehentasuna. Dena den, lekurik izanez gero, berriz zabalduko luke izen-ematea.

Joseba jatetxean egingo den bertso bazkari hori Erniarratzek antolatutako Bertso Urtie egitasmoaren baitan kokatzen da eta bertan Maialen Lujanbio eta Julio Soto ariko dira kantuan.