Urtsuarana oinez, galtzada zaharretik
Igande honetarako irteera antolatu du Idiazabalgo Udalak, eta goizeko 8.30ean abiatuko dira ibiltariak
- Segurako hiribilduaren menpe egon zen Urtsuaran auzoa 1947. urtera arte. Orduan, herritarren erabakiz, Idiazabalgo eskuetara pasa zen. Hala, igande honetan Idiazabaldik Urtsuarana joateko mendi ibilaldia antolatu du Udalak, Kirol Elkarteko Mendi Sailaren elkarlanarekin. Goizeko 08.30etan herriko plazatik abiatuko dira eta Urtsuaran izango dute helburu, galtzada zaharra igaroz. Gainera, auzoa ezagutzeko aukera ere izango da, eta iritsitakoan haurrentzako jokoa ere egingo da.
Ibilaldian parte hartzeko izena liburutegian eman daiteke, liburutegia@idiazabal.eus, edo 943 187 100 zenbakira deituz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas