Bidaiateka lehiaketa, esperientziak partekatzeko aukera
Apirilaren 19tik 21era Buruntzaldeko gazteek 60 segunduko bideo bat igo beharko dute Instagramera
- Buruntzaldeko gazteen mugikortasuna sustatzeko helburuz Urnietako Gazte Informazio Puntuak Bidaiateka lehiaketa jarriko du abian . Modu honetan, gazteek azken urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia interesgarrien berri emateko aukera izango dute.
Parte hartzeko eskualdeko edozein udalerrietan (Urnieta, Hernani, Astigarraga, Usurbil, Andoain eta Lasarte) bizi, ikasi edo lan egiten duten eta 2005a baino lehenago jaiotako gaztea izan behar da.
Lehiaketa Instagram bidez egingo da eta bi fase izango ditu: aurkezpen fasea eta azken fasea. Lehenengo fasean 60 segundoko bideoa igo beharko da bidaiaren aurkezpena eginez. Horretaz gain, @gazteinfournieta profila jarraitu beharko da, Feedeko testuan @gazteinfournieta mentzionatu beharko da eta #BidaiatekaUrnieta hashtag-a erabili beharko da.
Aurkezpen fasean bideoa igotzeko epea apirilaren 19an irekiko da eta apirilaren 21ean itxiko da. Edozein bidaiak baliko du, covid-19a hasi aurretik eginikoek zein azken hilabete hauetan burututakoek.
Ezarritako epean igotako bideoen arten apirilaren 23 arte ahalik eta "atsegin dut" gehien lortzea izango da helburua, izan ere, "atsegin dut" kopuru handienak eskuratzen dituzten hiru bideoak izango dira azken fasera igaroko direnak.
Hautatuek gehienez bost minutuko bideoa igo beharko dute maiatzaren 3 arte gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera. Podiuma erabaki-tzeko, bistaratzeak, "atsegin dut" kopurua eta epaimahaiaren puntuazioa hartuko dira kontuan.
Lehenengo sailkatuak 300 euro jasoko ditu; bigarrenak; 200 eta hirugarrenak 100. Beste guztien artean hiru bidai gida zozkatuko dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes