Zubiagak bete duen liberatu funtzioa Urteagak hartuko du
Arrasateko EH Bildu bere herri proiektua eraberritzeko prozesuan murgilduta dago
- Arrasateko EH Bilduren herri proiektua eraberritzeko trantsizio prozesua martxan dute urtea hasiz geroztik. "Prozesu horrek gure antolaketa eta lan moldeak herri proiektu horren beharretara egokitzeko bidean jarri gaitu, udalgintzako zein herrigintzako lantaldeen funtzioak eta rolak berrikustera, besteak beste", azaldu dute ohar baten bidez.
Ondorioz, udal zinegotzi taldearen antolaketan ere aldaketak etorriko dira, orain arte Aitor Zubiagak bete duen liberatu funtzioa Kepa Urteagak hartuko du "epe motzean". Zubiagak zinegotzi karguan jarraituko du, Hirigintza eta ingurugiro batzordeko kide gisa. Horrez gain, prozesuaren baitan, bestelako egokitzapen batzuk egongo direla ere adierazi dute.
Bestalde, EH Bilduk gogoratu duenez, hamar urte dira lau alderdiren indarrak batu eta ezkerreko soberanismoaren espazio politikoa artikulatzen hasi zirela. "Prozesu haren emaitza da gaur egungo EH Bildu, pasa den otsailaz geroztik, bere II. Kongresuan murgilduta dagoena", nabarmendu du.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Zestoa impulsa un programa para animar a las niñas musulmanas a jugar a la pelota
-
El Ayuntamiento de Zumarraga abonará 20 euros a los jóvenes por cada sesión con el psicólogo
-
El PNV denuncia problemas de gestión, mantenimiento y seguridad en la residencia de mayores de Soraluze
-
Pamplona descarta imitar a Donostia 2016 y no quiere ser capital cultural europea: "Tiene importantes riesgos"