'Muxu eta Agur' sistema Ama Guadalupekoa eskolara iritsi da
Ekimenak ikastetxearen inguruan haurrak utzi eta jasotzerako orduan trafikoa leuntzea du helburu
- Pasa den azaroan Hondarribiko Talaia Bordari ikastetxearen inguruan abian jarri zen Muxu eta Agur ekimenak jarraipena izan du orain Bidasoa Ibilbidean, Ama Guadalupekoa ikastetxearen altueran hain zuzen ere. Iniziatibaren helburua ikastetxeetara bere haurrak autoz eraman behar dituzten gurasoei, zentroaren inguruan eremu bat erreserbatzea da: hala, autoa aparkatu, seme edo alabari agur esan eta berehala autoa atera dezaten ondorengoari tokia uzteko. Haurrak jasotzerakoan ere sistema bera erabiltzen da. Une konkretu horietan egon daiteken trafikoa ahal den neurrian leuntzen da horrela. "Azaroan Juan Ignacio Iztueta kalean, Bordari Ikastetxearen parean jarri zen abian ekimena, eta emaitza onak ematen ari dela ikusita, hurrengo urratsa Bidasoa Ibilbidean eta Ama Guadalupekoa ikastetxearekin emango dugu, pixkanaka eta ahal den neurrian", azaldu zuen atzo Hezkuntza zinegotzia den Juan Luis Silanesek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La ranita meridional, en peligro por las mascotas que se echan a las charcas
-
Los forestalistas guipuzcoanos han replantado 6.500 hectáreas de monte en cinco años
-
Arrasateko Doke Antzerki Taldea: Hogeita bi urteko ibilbidea taula gainean
-
Los Pentekostes sumergen a Bergara en un maratón festivo hasta el martes