Marea Urdinak etzi egingo du urteko batzar irekia Azkoitian
Elkarteak 2020 urteak emandakoa eta etorkizunerako erronkak azalduko ditu Elkargunean
- Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde lan egiten duen Marea Urdina elkarteak urteko asanblada irekia antolatu du datorren ostegunerako Elkargunea eraikinaren Herriko Plaza aretoan. Batzar irekia 19.00etan hasiko da eta bertan "2020ko jardunaren errepasoa nahiz etorkizunerako erronkak" azalduko dituzte.
Marea Urdinak ezagutzera eman duen gai ordenaren arabera, bilera hasteko 2020an egindako ekintzak jorratuko dituzte eta horren ondoren joan den urteko ekonomia balantzea eta etorkizunerako erronkak. Herritar guztiak gonbidatuta daude osteguneko batzarrera gerturatzera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
"La mayor discapacidad es la ignorancia"
-
Ataungo Atseden-toki jubilatuen elkarteak San Joan bezperako afaria antolatu du
-
Eibar, Aretxabaleta y Soraluze se calan la txapela de campeones en el Torneo de Pelota de la Cuenca del Deba
-
La biblioteca de Dunboa de Irun celebra esta semana unas jornadas culturales