Berdintasun teknikari bat kontratatu du Urnietak
Tramitazioa hasi ahal izateko lanpostuen zerrendaren aldaketa onartu zuen Osoko Bilkurak
- Berdintasunerako eta zeharkako gaietarako teknikari bat ahalik eta azkarren kontratatzeko konpromezua adierazi zuen Urnietako Udalak azkeneko osoko bilkuran. Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek aho batez onartu zuten horretarako aurretik eman beharreko pausoetako bat, erakundeko lanpostuen zerrendaren aldaketa, hain zuzen.
Gai zerrendako gainerako puntuak ere adostasun osoz atera ziren aurrera. Esaterako, Martxoaren 8ari (Emakumeen Nazioarteko Eguna) buruzko erakunde adierazpen proposamena.
Gainera, Langardako batzorde berezia eratzea erabaki zen eremuko urbanizazio arazoei irtenbide bat ematen saiatzeko. Mikel Pagola izango da batzordeko lehendakaria Udaleko hiru alderdien ordezkaritzarekin. Hasiera batean bi hilabetean behin elkartzeko konpromezua hartu da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Lasarte-Oria estrena nueva imagen para la agenda cultural
-
Irun se sitúa entre las localidades de Euskadi en las que más ha crecido la delincuencia
-
La calle Andía de Donostia se cierra temporalmente por el montaje de la noria de Navidad
-
Donostia se prepara para la Behobia con importantes cambios en el tráfico y el transporte