Hondarribia | Oiasso Kamerata eta Itxaso Aristizabal, bihar Itsas Etxean
Valentin Larrea konpositoraren obra gogora ekartzeko ekitaldia 19.00etan hasiko da
- Hondarribiko Itsas Etxean kontzertu berezi bat eskainiko dute bihar Oiasso Kameratak eta Itxaso Aristizabal piano-jotzailea, Valentin Larrea Iturbe konpositorearen errepertorioa gogora ekartzeko ekitaldia izango baita. Larrea 1876an jaio zen Gabirian eta bere obra ugaria eta anitza da: koroentzako abestiak, txistulari bandentzako konposizioak, arko instrumentuentzako, soka-laukoterako eta pianorako obrak, Pianorako eta Organorako obrak, musika erlijiosoa... Gipuzkoako Aldundiak antolaturiko Euskal Jaietako musika-lehiaketetan sari asko jaso zituen XX. mendearen hasieran. Oiasso Kamerata Irungo hari orkestrak, musikari profesionalez osatua, eta Aristizabalek, esperientzia handiko piano-jo-tzailea, Larrea omentzeko eskainiko duten ekitaldia 19.00etan hasiko da. Sarrerak ohiko bideetatik lortu daitezke eta hiru eurotan erosi daitezke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Cambios en los horarios municipales de Lazkao por la temporada estival
-
Errenteria revisa y actualiza los recorridos de orientación
-
Fin de etapa del Eibar en Arrasate: el balón vuelve a dejar de rodar en Atxabalpe
-
La nadadora urretxuarra Nahia Garrido ha logrado una medalla de plata en el campeonato de Europa junior