Azkoitiko kultur taldeen beharrak ezagutzeko bidea ireki du Udalak
Elkarteek galdetegi bat jaso dute eta herritarrek ere osatzeko aukera dute Udal web gunearen bitartez
- Herriko jardueren dinamizazioan, bizitzan eta kulturgintzan egiten duten lana kontuan hartuta, Azkoitiko Udalak galdetegi bat bidali die herriko kultur elkarteei, beti ere, “dituzten beharrak eta interesak ezagutzeko, baliabideak zuzen bideratzeko eta aurrerantzean ere, sor daitezkeen egitasmoetan elkarlanean aritzeko” helburuarekin.
Udalak datozen egunetan jasoko ditu kultur taldeen erantzunak baina interesa duten herritarrek ere galdetegia osatu dezakete martxoaren 5era arte; “azkoitia.eus web gunean dagoen dokumentua bete eta kultu@azkoitia.eus helbidera bidaliz”.
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”