Zinetxikiko pelikulak emango dituzte Urretxun
Film laburren emanaldia igandean izango da, 17.00etan, Labeaga aretoan
- Igande honetan eta hurrengoan, Zinetxiki haur eta gazteentzako nazioarteko zinemaldiko film laburrak emango dituzte Urretxuko Labeaga aretoan.
Emanaldiak 17.00etan izango dira. Sarrerek euro bat balio dute. Labeaga aretoan bertan jarriko dira salgai, 16.00etan.
Urretxuko Udalak zinema saioez gozatzera animatu ditu herritarrak. “Dibertigarria, desberdina, samurra eta balioak dituena”.
Emanaldiek 50 minutu inguruko iraupena izango dute eta 7 urtetik gorako haurrei gomendatuak dira. Igande honetan, Alemania, Irlanda, Espainia, Eslovenia, Kanada, Errusia, Frantzia, Holanda eta Taiwaneko hamahiru film labur emango dituzte.
Datorren igandean, berriz, Iran, Alemania, Espainia, AEB, Danimarka, Erresuma Batua eta Frantziako hamaika film labur emango dituzte Urretxuko Labeaga aretoan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Santa Ageda bezperan, Ereintzaren kopla saioa asteazkenean Errenteriako kaleetan
-
Las grietas generadas por las obras de la residencia Errezabal de Elgoibar, bajo revisión
-
De China a Legazpi, a ganar el campeonato de aurresku
-
El Carnaval se enciende este sábado con Txin Afrika y una coreografía que es 'la bomba'