Arropa edukiontzi berriak Getarian eta Zumaian
Gaur jarriko dira, eta bitartean, kalera ehunkirik ez ateratzeko deia egin dute UKUEtik
- Urola Kostako Udal Elkarteak arropa eta ehunkiak jasotzeko zerbitzua indartzeko helburuarekin, pasa den asteburuan ekin zion edukiontzi aldaketei Zarautzen, Orion eta Aian. Atzo, berriz, Getaria eta Zumaiako guztiak kendu zituzten eta UKUEtik iragarri dutenez, gaur hasiko dira berriz jartzen azken bi herri hauetan. Bitarte horretan arropa kalera ez ateratzeko deia egin du Udal elkarteak; eta bide batez, barkamena eskatu nahi du hobetze-lanek sor ditzaketen eragozpenengatik. Dena den, aurreikuspenen arabera gaur bukatuko dituzte lanak.
Orain arte, arropa bilketarako 26 edukiontzi izan dira eskualde osoan zehar. Gaikako bilketaren baitan, arropa ere egoki kudeatu beharreko hondakina da, berrerabili daitekeena, gainera. Horregatik, horiek guztiak berritzeaz gain, beste 35 edukiontzi berri ere jarriko dira zerbitzua indartu eta hobetzeko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas