Síguenos en redes sociales:

Aurrera doaz Zaldibiako Bilore fabrika eraisteko lanak

Eraikinaren zati garaienak zutik jarraitzen badu ere, prozesua bide onean doa

- 2003an itxi zen Zaldibiako Bilore fabrika eta ordutik egoera nabarmen kaskartzen joan da. Orain, baina, hasi dira eraikina guztiz botatzeko lanak, eta aldaketa agerikoa izaten ari da. Inguruan kamioi eta makinak daude, eraisketa ahalik eta modu egokienean egin ahal izateko. Oraingoz, eraikinaren zati handiena, Bilore irakur daitekeena zutik dago, irudian ikus daitekeen moduan.

18 pabilioiez osaturiko 23.215 metro koadroko eremua enkantean jarri zen 2018an, eta azkenean Zaldibiako Excavaciones Mugertza SL enpresak erosi zuela jakin zen, nahiz eta hasiera batean eroslearen identitatea ez zen ezagutzera eman.

Jabetza zaldibiar enpresa baten esku gelditzeak harridura sortu zuen, eta ordaindutakoak ere bai: 27.375 euroan erosi zen guztia. Kontuan izan behar dena, baina, Bilore fabrikan xaboiak egiten zirelako eremu kutsatua bezala izendatuta dagoela. Horregatik, hori guztia ondo garbitzeak kostu handia du, ia hiru milioi euroko gastua duela aurreikusi zuen orain bi urte Zaldibiako Udaleko alkatean zen Joxan Etxabek .

Lanak oraindik iraungo badute ere, ez dirudi denbora askorako izango denik. Jabeek hasieratik azaldu zuten eremua garbitu eta eraikina bota-tzeko nahia. Horretarako, proiektu bat egin behar izan da, izan ere, ondotik Oria ibaia igarotzen da eta bertan babestutako zenbait espezie daude.

Poliki, baina badoaz betirako behin fabrika handia izandakoaren oinarriak desagertzen.