Imanol Larzabal gogoan, bihar Gurea aretoan
Karlos Gimenez, Iñaki Salvador, Ainara Ortega eta Pettik parte hartuko dute kontzertuan
- Imanol Larzabalen kantuei eskainitako kontzertua izango da bihar, 19.00etan, Amasa-Villabonako Gurea an-tzokian.
Imanol Larzabal zenaren kantuen inguruko ibilalditxoa eskainiko du kontzertuak, alegia, Imanolen kantuak jazz estetikatik ikusita. Pianoetan Karlos Gimenez eta Iñaki Salvador egongo dira, eta ahotsak Ainara Ortega eta Pettirenak izango dira.
Kontzerturako sarrerak zortzi euro balio du, baina posible da hiru ikuskizunetarako bonoa erostea, 24 euroan, www.villabona.eus webgunean. Sarrera webgunean edo leihatilan eros daiteke, baina bonoa leihatilan erosi beharra dago.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La feria de arte y artesanía de Zumarraga, en imágenes
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Mi hijo me hizo prometer antes de morir que seguiría delante"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Una parada del autobús en Donostia cambió mi vida"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Pude llamar a mi madre por primera vez en cuatro años: pensaba que estaba muerto"