Hondarribiko Udalak bederatzi desfibriladore erosi ditu udal ekipamenduetarako
- Juan Mari Altuna Segurtasunerako zinegotziak atzo azaldu zuenez, ekimenaren helburua hiritarren osasuna lehenestea da, nahiz eta tokiko administrazioak sortu duen kanpainaren leloa dioenez, gailu hauek erabili behar ez izatea izango da onena.
Altunarekin batera, Hondarribiko Udaltzaingoaren instalakuntzetan burututako agerraldian Patxi Aristizabal udaltzainburua; Javier Vitoria prenbentzio lanetarako Udalak kontratatutako Previtek enpresako ordezkaria, eta Ibon Zabala Bexen Cardio enpresa ermuarraren arduraduna, egon ziren.
Vitoriak azpimarratu zuenez, Hondarribiko udal instalakuntzek, aforo aldetik, ez dute zertan legalki desfibriladore bat eduki behar; beraz, ekimen honekin tokiko erakundeak legeak prebentzio arloan aurreikusten dituen neurriak gainditu nahi izan ditu, segurtasuna areagotuz. Zehazki, Udalak erositako bedera-tzi gailuak udaletxean, euskaltegian, kultur etxean, Itsas Etxean, Arma Plazan, Zuloaga etxea udal liburutegian, eta Jostaldi pilotalekuan jarriko dira, baita udaltzaingoan eta bere autoetako batean ere. Hauekin hiriko udal ekipamenduek hamar desfibriladore izango dituzte guztira, Hondartza Kiroldegiak aurretik bat baitzuen.
Bere aldetik, Aristizabalek pasa den abenduan udaltzainek desfibriladoreak nola erabili behar diren jakiteko formazio ikastaro batean parte hartu zutela gehitu zuen. Gainera, halako ezusteko gertakari bat dagoenean “normalean Udaltzaingoa tokira iristen den lehenegoa” denez, Aristizabalek desfibriladoreekin anbulan-tzia iritsi arte agenteek irabazi dezaketen denbora nabarmendu zuen.
Bexen Cardioko ordezkariak, Ibon Zabalak, aldiz, eskerrak eman zizkien Udalari eta Previteki enpresan jarritako “konfidantzagatik”. Izan ere, enpresa ermuarrak Euskadin eta Estatu mailan desfibriladore fabrikatzaile bakarra da.
Zabalaren hitzetan, gailu hauen erabilpena “oso erraza da”, gehienbat, desfibriladorearen pantailan ager-tzen diren argibideak eta gomendioak jarraitzearekin nahikoa delako kasu askotan. Hala ere, udal langileek datozen asteetan izango duten formakun-tza funtsezkoa izango dela adierazi zuen. “Geldialdia edo parada bat gertatu denetik, bihotza berpizteko aukerak minutuko %5etik %10era murrizten direla diote ikerketek”, amaitu zuen Zabalak, “eta horregatik da hain garrantzitsua desfibriladoreak eduki-tzea eta erabiltzen jakitea”.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo
-
Detenido por robo con violencia y agresión sexual a una mujer en Donostia
-
Donostia recupera el encuentro anual de tango con más de 200 bailarines