- Jon Usual argazkilariaren Soundchecking erakusketa ikusteko aukera datorren larunbata arte luzatu du Zarauzko argazki eta zinema museoak, Photomuseumek. Hala, bihartik hasita egunero irekiko dute 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara. Asteazkenean, berriz, doakoa izango da sarrera. Hainbat pertsona ezagunen erretratuak ikusi daitezke bertan.