Liburutegiaren ordutegia zabaltzea eskatu du Irungo EGIk
Ikasteko dauden plaza mugatuak egunero “minututan” agortzen direla salatu du entitateak
- Pandemia hasi zenetik, Irungo CBA udal liburutegiko hainbat espazioen edukiera murriztuta dago. Hiriko Eusko Gaztedi Indarrak (EGI) atzo salatu zuenez, murrizketa horrek arazoak sortu ditu ikasle irundarren artean liburutegiak orain eskain-tzen duen espazioa nahikoa ez delako dagoen eskarirako. Izan ere, liburutegiko ikasgela erabili nahi duen orok erreserba egin behar du 24 ordu lehenago. EGItik diotenez, plazen erreserba egiteko sistema 0.00etan aktibatzen da egunero, eta “ordurako ikasle asko konektatuta daude erreserba egiteko asmoz”. Beraz, erabilgarri dauden plazen kopurua “minutu gutxi batzuetan” agor-tzen dira eta ikasle asko “ikasgela erabiltzeko aukerarik gabe gelditzen dira”. Ildo horretan, entitatearen ustez azken hilabeteetan Irungo udal Gobernuak egoerari aurrea hartu behar zion, “baina ez du egin”. Horregatik, “beste udal-espazio batzuk prestatzea eta liburutegiaren beraren ordutegia gehiago zabaltzea” eskatu dio EGIk.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Xanistebanak girotzen joateko, igandetik kirol eta kultur ekitaldiak izango dira
-
De estanque a parque escalonado: Oñati inicia la transformación del símbolo del barrio de Olakua
-
Arrasate: nuevos ascensores en Ferixaleku y Altamira más modernos y con protección antivandálica
-
El PNV de Azpeitia denuncia el sesgo político del programa de fiestas de San Ignacio y la falta de respeto de EH Bildu a las tradiciones