Etxegabeziari aurre egitea eskatu du EH Bilduk Irunen
Aazken asteetan ezagututako kasuetan Udalaren bitartekaritza ez dela nahikoa uste du taldeak
- Azken asteetan ezagututako kaleratze arriskuan dauden irundarren kasuen harira, Irungo EH Bildutik "kaleratzei aurre egiteko plan integral bat" lantzea eskatu diote Udalari. Taldetik atzo ziotenez, azken boladan ezagututako kasuak "ez dira salbuespenak, ez dira kasu isolatuak". Kasu konkretuetan Udalak bitartekaritza lanak egitea "begi onez" ikusten badu ere, Irungo EH Bilduk tokiko administrazioak horretara mugatu ezin dela uste du. "Duela hilabete eta erdi sinatu zen ustezko gobernu akordio aurrerakoia Irunen. Orduan esan genuen ezkerreko politikak egiteko ez zuela balio eta zoritxarrez azken egunetan bizitako honek hori berresten du", jarraitzen zuen taldearen oharrak. Ildo berean, 2020an aurrekontuetarako EH Bilduk Gobernuarekin adostu zuen akordioa etxebizita ardatz zuela gogorarazi zuten taldetik. Beraz, "Irunen inork kalean lo egin ez dezan", EH Bilduk etxebizitza duina hiriko politiken oinarri gisa kontuan hartzea eskatu zion Udalari.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Hernani reducirá su consumo energético un 35% para 2030
-
La irundarra Mariate Ollo rescata en su nueva novela la historia de una antepasada que fue "escondida por los suyos"
-
La industrialización se gestó en el convento de las Agustinas
-
Reacciones al acuerdo de Astilleros Balenciaga: "Se ha conseguido el objetivo de mantener la actividad"