Zuhaitz landaketa antolatu dute Elgoibarren
Larunbatean egingo da Zirardamendin eta 16 urtetik gorakoek izena eman dezakete parte hartzeko
Elgoibar - Lurraren erabilera lagatzeko akordio batzuk lortu ondoren, biodibertsitatearen eta gure basoen kontserbazioaren alde lan egiten duen Lurgaia fundazioak bertako zuhaitzen landaketa antolatu du datorren larunbaterako Zirardamendiren inguruan.
Landaketa auzolanean egingo da eta bertan parte hartzeko interesa duten 16 urtetik gorako herritarrek bihar arte eman dezakete izena info@lurgaia.org helbidera idatziz.
Mezu horretan bertaratuko direnen izen-abizenak eta adinak, jatorrizko udalerria eta kontakturako telefono bat jarri behar dira. Morkaiko mendizale taldeak herritarrak animatzen ditu parte hartzera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Hondarribia rindió homenaje a Jesús María Jauregui en su VIII Festival de Ajedrez
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros
-
Fe, deporte y paella van de la mano en el día de la Cofradía de Arrate
-
El PNV de Hondarribia destaca el buen ambiente de las fiestas pero critica la falta de pluralidad en la programación