Jaizkibelgo megalitoak garbitu eta egokitu dituzte
- Hainbat megalito garbitu eta egokitu ditu Jaizkibel mendian azken denboraldian Hondarribiko Udalak; hala jakinarazi zuen atzo Juan Luis Silanes Ingurumeneko zinegotziak.
“Aldez aurretik Kultura Zuzendaritza Nagusiko Arkeologia Zerbi-tzuari eta Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiko Mendien eta Habitaten Kudeaketako Zerbitzuari jakinarazita”, azaldu zuen Silanesek, “duela gutxi garbitu eta egokitu ditugu Atxiñar, Iskulin, Jaizkibel II, Jaizkibel IV, Santa Barbara II eta Zioso megalitoen egiturak, Jaizkibel mendiko ekialdeko ezponda batean daudenak”.
Zinegotziak zehaztu zuenez, egitura megalitiko horien inguruetan hazitako zuhaitz, sasi eta garoen landarediaren murrizketak kontrolatu dira ezponda hori garbitzeko azken lanetan. Jaizkibelgo inguru horretan dauden megalitoak Jaizkibelgo estazio megalitikoko monumentu-multzoan osorik eta, zati batean, Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den Donejakue Bidean daudela gogorarazi zuen ere Silanesek.
Lan hauek burutzerako orduan, hortzekin eta nailonezko lerroarekin muntatutako motodesbrozagailu eramangarriak erabili dira eta, Silanesek ziurtatu zuenez, “arreta berezia jarri da megalito horien osagaiak ez markatzeko eta monumentuetan ez eragiteko”.
Jaizkibelgo estazio megalitikoak bost dolmenez eta bi cromlechez osatuta dago. Hauetako ezagunenan, orain dela 2.000 eta 3.000 urte artean eraikitako Jaizkibel V izendatutako harrespilean, egitura berezi bat aurkitu zuen Aranzadik 2019an.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Vecinos de Manteo aseguran que las obras del GOe suponen "un perjuicio" para la movilidad en el barrio
-
Los animales y la lluvia no han faltado a su cita con las fiestas de Legazpi, Noé sí
-
Las mejores imágenes de la feria de ganado de Legazpi
-
Irun da nuevos pasos para el futuro pabellón IAM y el traslado de las instalaciones de Plaiaundi