Abian da Tolosatzen Keinu Txikien Herri Aliantza egitasmoa
Hil honetarako proposatzen da "kontzienteago bizi" gaia eta tolosarrei egunerokoan parte hartzeko deia egiten zaie
- Urte berriarekin batera hasi da Tolosatzen Keinu Txikien Herri Aliantza egitasmoa. Hilabete bakoitzean gai jakin bati lotutako keinu txikiak egitea da helburua, herritar guztien artean Tolosan balio jakin batzuk indartzeko. Urtarrileko gaia da “kontzienteki bizi”, orainean eta elkartasunean oinarritutako bizimodu lasaiago eta koherenteago bat sustatzeko.
“Tolosarrok komunitate bat osa-tzen dugu eta keinu txikien bitartez herritar askoren bizimodua aldatu eta hobetu daiteke, komunitatean bat eginda”, dio Tolosako Udalak. Abenduan banatu zen egutegia Tolosako etxe eta ikastetxe guztietara eta asmoa da tolosar ahalik eta gehienek parte hartzea, atxikimendua eta konpromisoa sustatzea.
Hil honetako “kontzienteki bizi” gaiari dagokionez, praktikan jartzeko hainbat keinu proposatzen dira eta “geure inguruan eta sare sozialen bidez oihartzuna ematera anima-tzen da”. Hala nola, lasaiago bizi, inguruko pertsonei arreta eskaini, mugikorra alboratu, enpatizatu, lasai hitz egin, lagunekin egon, pentsamendu kritikoa eta eraikitzailea garatu, bizitzaz gehiago gozatu eta norbere printzipioen arabera jokatzea proposatzen da. Tolosako Udaleko web orrian galdetegi bat erantzunez jakingo dute tolosarrek ea kontzienteago bizi diren eta urtarrileko keinu txikiekiko konpromiso eta bete-tze maila zein den.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”