Narroseko jaiotza ikusteko azken eguna da bihar
Figuren funtzioak musika eta argiekin 18.30ean, 19.30ean eta 20.30 ean egingo dira
- Zarauzko Narroseko jaiotza duela ia hilabete ireki zen abenduko zubiarekin batera. Orain, Gabonak amaitzear dauden honetan, azken bisitak egiteko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, bihar itxiko ditu ateak, datorren urtera arte. Ondorengo ordutegian ikusi ahalko da: goizez 11.00etatik 14.00etara eta arratsaldez, 17.00etatik 21.00etara.
Gainera, urtero bezela, musika eta argi girotuarekin figuren funtzio txiki bat ikusteko aukera eskaintzen da egunean hiru aldiz: 18.30ean, 19.30ean eta 20.30ean.
COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, kutsadurak saihesteko, hainbat erabaki hartu behar izan dituzte. Norabide bakarreko jaiotza egin dute. Sarrera Munoatik jarri dute eta irteera Nafarroa kaletik. Horrez gain, ez dituzte animaliak jarri jaiotzan. Antola-tzaileek arduraz jokatzeko deia egin dute hasieratik.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Irun adjudica las obras para rehabilitar la antigua Aduana
-
Azkoitia conmemora este domingo los 75 años de la coronación de la Virgen de Urrategi
-
Oiartzunek Erdi Aroko ezkontza bat antolatu du
-
El PNV de Oñati pide a EH Bildu que se "implique en una solución viable y acordada" ante la huelga de la limpieza