Síguenos en redes sociales:

Tolosa | Turismo bulegoa lekualdatuko da

Tolosa | Turismo bulegoa lekualdatuko da

Tolosaldea Garatzenek dituen datuen arabera, eta turistei banatzen zaien asebetetze-inkestetan oinarrituz, bulegoko arretaren eta informazioaren egokitasunaren balorazio bikaina egin arren, nabarmen jaisten da turistek kokapenari eta seinaleztapenari emandako puntuazioa. Eta, egungo paradigmara egokitu eta zerbitzuaren kalitatean eragin positboa sortu nahian, bulego berria egiteko beharra ikusi da. Horrela, Andre Maria plazako informazio puntua Plaza Zaharrera lekualdatuko da, turistei harrera hobea emateko eta erakargarriago egiteko egokituz. Egokitzapen lanak 2021ko lehen hiruhilabeteetan amaitzea aurreikusten da.

Autokontsulta

Garai berrietara egokitutako egoitza izango da. Itourbask EAEko turismo bulegoen sareak ezartzen dituen irizpideak beteko ditu bulego berriak: arreta pertsonalizatuko eta azkarreko mostradoreak, autokontsultarako gunea ukipen-pantailako ordenagailuekin, doako WiFi sarea, gailuak kargatzeko txokoa, barne-bulegoak Abegikortasuna eta Tolosaldearen izaera islatzea ere bilatu da, argitasuna, egurra eta natura uztatuz.

Euskarri digitalez lagunduta, egungo komunikazioak eskatzen duen dinamismoa izango du, unean uneko helburuekin bat egiteko kanpaina komunikatiboetara irudia egokitzea ahalbidetzeko aukera izanda, mezua modu efizienteago batean helarazteko.

Azken urteotan hazkunde nabarmena izan du turismo bulegoko bisitari kopuruak. 6.700 turista pasa ziren bulegotik 2018an; 8.400 iaz. Bisita gidatuetako parte hartzaile kopuruak ere gora egin du: iaz mila lagun baino gehiagok ezagutu zuten lehen eskutik Tolosako Alde Zaharra, Azoka, Andre Maria eliza edo Sagardotegi zaharren ibilbidea.

2020 urtea, ordea, bereziki gogorra izan da sektorearentzat, eta nabarmen jaitsi da datua, mugikortasun neurriak tarteko. COVID-19ak sektorean eragingo zuen inpaktuaren inguruan Eusko Jaurlaritzak apirilean egindako txostenean, urteko fakturazioan %64,3ko jetsiera aurreikusten zuen.

Galerak ez dira ekonomikoak soilik, baita enpleguari dagozkionak ere. Errekuperazioa Aste Santutik aurrera hastea aurreikusten da eta ordurako prest izan nahi da turismo bulego berria, sektoreari bultzada bat eman, digitalizazioaren erronkei erantzun eta krisi hau aldaketak egiteko eta hobetzeko baliatuz.