Nagore Amenabarrokartelana egin du Urrelurren
Konstelazio bat margotu du museoko zoruan eta koaderno bat diseinatu du bisitarientzat
- Nagore Amenabarro artista amezketarrak konstelazio bat margotu du Urretxuko Urrelur mineral eta fosilen museoko zoruan eta koaderno bat diseinatu du. Koaderno hau museora doazen guztiek eskura dezakete.
Amenabarrok Gipuzkoako Foru Aldundiaren Labore bekarekin garatu du egitasmo hau. Proiektua museo batean garatu behar zuen eta obra museo horretarako diseinatua izan behar zen. Amezketako artistak mineralen mundua gustukoa du eta Urretxuko Urrelur museoa hautatu zuen. Urretxun garatu duen egitasmoari Mika izena eman dio.
Konstelazioa eta koadernoa atzo eguerdian aurkeztu zituzten Amenabarrok berak eta Maialen Fidalgo zinegotziak. “Bi lanek museoko espazio zehatz ba dute abiapuntutzat: argi fluoreszentea islatzen duten mineralen gunea. Lehen bisitatik izugarri gustatu zitzaidan txoko hori”, esan zuen Amezketako artistak.
Lurrean margotu duen konstelazioari dagokionez, museoaren izpiritua islatzen du. Izan ere, museoan ere objektu asko ikus daitezke. Amenabarroren laneko irudi batzuk ezagutzeko errazak dira eta beste batzuk beraien natura iradoki besterik ez dute egiten, ikusleari utziz osatze lana.
Koadernoaren azala egiteko, berriz, bere lanez baliatu da. Azalean ageri diren argazkiak laborategi bateko prozesu kimikoen ondorioz sortu ditu. Argia da horretarako erabili duen elementua. Kontuan izan behar da mineralek ere argiarekin lotura estua dutela.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El bertsolarismo inaugurará el año en Debagoiena con dos citas de primer nivel
-
El montañero Eneko Arrastua, fallecido en el alud de Panticosa, será despedido en Irun este sábado
-
"Ha sido duro, he estado cerca de abandonar el desafío, en especial tras el ataque del mastín; temí por mi vida"
-
Kiruri y Sein Briko, 175 años con las puertas abiertas a sus clientes en Azpeitia