Ipuin laburren lehiaketa irabazi du Elena Markotegi
Nora Escudero haurra eta Ainhoa Gracia, Elene Goitia eta Paula Bereziartu gazteak ere saritu dituzte
- Legazpin Euskaraldia dinamizatzeko sortutako herri batzordeak Ipuin labur, labur, laburren lehiaketa antolatu du. Antolatzaileek 105 lan jaso dituzte. Haurren mailan Nora Escudero izan da garailea, gazteen mailan Elene Goitia, Paula Bereziartu eta Ainhoa Gracia eta helduen mailan Elena Markotegi.
Horra hor Markotegiren lana: "Txikia zen, inguruko erraldoiekin konparatuz. Lotsatia zen, inguruko ausartekin alderatuz. Baldarra zen, edertasuna neur-tzeko ausardia duten zenbaiten aburuz. Txikia, lotsatia eta baldarra zen. Baina txikia izan zen gehiago ikus zezaten takoiak ipini zituen arte. Lotsatia, lotsen gainetik beste zenbait gehiagorekin egoteko, ekiteko eta izateko aukera dagoela ulertu zuen arte. Baldarra, ispiluan gehiagotan begiratu eta bera ere dotorea eta ederra zela sinistu zuen arte. Handia, ausarta eta ederra, bere txikitasunean. Egiten duguna gara. Ekin!".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes