- Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, datorren ostegunean Ez dok ero antzezlana hartuko du Santa Ana antzokiak. 12.00etan, Batxilergoko lehen mailako ikasleek ikuskizunarekin gozatzeko aukera izateaz gain, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreekin solasaldia egingo dute. 19.00etan, aldiz, ikusle guztiei zuzendutako saioa eskainiko dute. Kasu honetan sarrerak www.oñati.eus edo Txokolateixian eskura daitezte, bost euroren truke.