- Haur eta gazteentzat euskara erakargarri egiteko bidean, beraientzat eredu izan daitezkeen pertsonekin erreferentzialtasuna lantzea garran-tzitsua da. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatzen duen Kuxkuxeroak egitasmoak hor eragin nahi du, aktore, musikari eta kirolariekin solasaldiak antolatuz, naturaltasunez euskaraz aritzeko.
Gauzak horrela, aurten Hun-tza taldeko Josune Arakistain gonbidatu dute eta Pasaian egongo da ostiralean. Saioan gazteek aldez aurretik bidalitako galderak irakurriko dira, gonbidatuak erantzun ditzan eta solasaldiak sortuko dira.