Zazpigarren urtez Astronomia Gaua ospatuko da
- Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ordiziako Udalak zazpigarren urtez jarraian antolatu dute igande honetan ospatuko den Astronomia Gaua. Gauzak horrela, bi saio egingo dira eta egungo egoerari egokitutako segurtasun neurriak bermatuko dira.
Hasteko, arratsaldeko 17.30ean hasi eta ordubetez unibertsoaren sorreraren aurkezpena egingo da. Saio hau 6-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo da. Bertan, Big Bang-aren teoria azalduko dute; unibertsoan, ez argirik eta ezta berorik ere zegoen garaietara bidaiatuko dute gaztetxoek, planetaren eboluzioa aztertuz, egungo planetaren sorrerara iritsi arte. "Milioika urte ordu batean azaltzea ez da lan samurra, baina hainbat esperimentu eta adibide sinpleekin ezezagunak diren kontzeptu eta egoerak ulertzen ahaleginduko gara", zehaztu dute Aranzadiko kideek.
Segidan, 19.00etatik 21.00ak arte, behaketa astronomikoa egingo da. Zeruko elementu ezberdinak ikusi ahal izango dira: izarrak eta konstelazioak, Ilargiaren kraterrak, Jupiterren sateliteak, Marteko gainazala, Saturnoren eraztuna eta beste zeruko elementu batzuk.
Bi saioetarako gonbidapena behar da, eta bibe.me plataforma bidez egin behar da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes