Euskaraldian izena emateko mahaia dago Lekaion
Urnietako kultur etxeko atarian dago eta txapak jasotzeko eta banderak erosteko puntua ere bada
- Euskaraldia datorren azaroaren 20an abiatuko da. Gauzak horrela Urnietako Udalak mahai bat jarri du Lekaio kultur etxeko atarian herritarrei izena emateko aukera eskaintzeko, txapak jasotzera joateko eta nahi izanez gero, etxeetako balkoietan jartzeko banderatxoak eskuratu ahal izateko.
Mahaia lanegunetan azaroaren 19ra arte 16.00etatik 19.30era egongo da zabalik. Azaroaren 14ean, aldiz, larunbata izanik, goiz eta arratsaldez jarriko da, 11.00etatik 13.30era eta 17.00etatik 19.30era.
Euskaraldian parte hartzen duten Urnietarrek Ahobizi edo Belarriprest izatea erabaki beharko dute. Paper bat edo bestea aukeratzeko orduan, gakoa jokaeran dago, ez hizkuntza gaitasunean. Ahobiziek euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egin behar dute une oro, Belarriprestek, ordea, gonbitea egingo dute beraiei euskaraz zuzentzeko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas