Gurutzeaga kaleko obrak abiatu ditu Zestoako Udalak
Oinezkoei lehentasuna emateko, pilotalekuaren aurreko errepidea eta espaloiak berdinduko dira
- Zestoako Udalak atzo abiatu zituen Gurutzeaga kalea berritzeko obrak. Herriko merkatarien elkartearekin adostutako lan horiekin Gurutzeaga frontoiaren aurreko errepidea eta espaloiak altura berdinean jarriko dira, ingurunea biziberritu eta oinezkoei lehentasuna emateko.
Edonola ere, martxan jarritako proiektuak aldaketak eragingo ditu trafikoan. Hala, Gurutzeaga kalearen amaieran dagoen sarrera-irteera herritik ateratzeko bakarrik erabili ahal izango da. Zumaia aldetik datozen gidariek, berriz, Enekosauztegi kaleko sarrera erabili beharko dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La feria de arte y artesanía de Zumarraga, en imágenes
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Mi hijo me hizo prometer antes de morir que seguiría delante"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Una parada del autobús en Donostia cambió mi vida"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Pude llamar a mi madre por primera vez en cuatro años: pensaba que estaba muerto"