Zarautzen Kolonbian 'faltsu positibo' gisa hil direnen berri izan dute
Gerrilleroak zirela egotzita, milaka gazte erail dituzte eta orain, justizia eskatzen du Mafapo elkarteak
- Zarauzko Udaleko ordezkariek Kolonbiako Mafapo elkarteko lau emakumeek euren herrialdean ematen ari diren giza eskubideen urraketen berri izan dute . Emigrados sin Fronteras elkarteak deitutako bilera telematiko honetan, Zarauzko Udaleko hainbat ordezkarik hartu zuten parte, astearte ilun-tzean: Patxi Elola Kooperazio zinego-tziak, Jesus Arana Gizarte Politikako zinegotziak, eta Itziar Murua eta Jesus Goikoetxea EH Bildu udal taldeko zinegotziek.
Mafapo elkarteko emakumeek azaldu zutenez, senitartekoren bat galdu dute azken hamabost urte hauetan, gerrillariak zirela egotzita. "Militarrek, hilketa hauek gerrillarekin izandako tiro-borroka baten ondorioz izan zela adierazten zuten eta, hala, militar horiek sarituak izaten ziren", zehaztu zuten. Datuen arabera, 3.000 eta 10.000 gazte inguru izan dira faltsu positibo gisa hildakoak.
Orain, munduak beraien ahotsa entzutea nahi dute, jasan duten bidegabekeria ezagutzea eta nazioartean politikoki eragitea, atzerriko erakundeek Kolonbiako Gobernuari eska diezaioten faltsu positiboekin justizia egiteko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
EH Bildu y PSE-EE “sorprendidos” por el nuevo posicionamientos del PNV sobre las presas en Soraluze
-
El barco ‘Mater’ recogerá basura del mar en ocho municipios
-
Amparo Sánchez: "Dedicarle demasiada atención a los conflictos te hace pequeñito"
-
Astigarraga: La parcela del ambulatorio está lista para ser cedida