Etxeberriko etxebizitzen zerrenda argitaratu dute
Urnietako Udalak alegazioak aurkezteko epea zabaldu du azaroaren 11 arte
- Urnietako Udalak aurrera darrai Etxeberrin dituen hamar etxebizitza sozialak alokairuan esleitzeko prozesuarekin. Interesdunek ekainaren 26a arte izan zuten izena emateko aukera, eta orain, behin-behineko zerrenda bat argitaratu da izena eman zuten pertsona horietatik zeintzuk izan diren onartuak eta zeintzuk baztertuak zehaztuz.
Zerrenda horren gainean alegazioren bat aurkeztu nahi izanez gero, azaroaren 11 bitarte dago aukera. Horretarako, Bertan herritarren arretarako bulegora joan beharko da. Epe horretan alegaziorik balego, aztertu egingo litzateke, eta ondoren, behin betiko zerrenda ezagutzera emango da.
Azkenik, Udaletik jakinarazi dutenez, behin betiko zerrendan onartuak izandako pertsonen artean esleituko dira etxebizitza sozialak alokairuan, beti ere oinarrietan zehazturiko irizpideen arabera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El bertsolarismo inaugurará el año en Debagoiena con dos citas de primer nivel
-
El montañero Eneko Arrastua, fallecido en el alud de Panticosa, será despedido en Irun este sábado
-
"Ha sido duro, he estado cerca de abandonar el desafío, en especial tras el ataque del mastín; temí por mi vida"
-
Kiruri y Sein Briko, 175 años con las puertas abiertas a sus clientes en Azpeitia