Oiartzungo Udalak margoketa lanak egin ditu hainbat auzotan
Hobekuntza gehienak mugikortasunarekin lotuta daude, oinezkoen eta autoen guneak ordenatuz
- Oiartzungo Udalak margoketa eta mantenu lanak egiten jarraitzen du auzoetan. Lan hauetako askok mugikortasunarekin zerikusia dute, batez ere auzoetan oinezkoentzako guneak eta ibilgailuenak ordenatzeko asmoz eginak.
Esate baterako, Gurutzeko aparkalekuan aparkatzeko tokiak berriz markatu dira (auto, autobus eta motorren eremuak ongi zehaztuta) eta ezinduentzako hiru aparkaleku atondu dira eremuetako batean.
Era berean, Arritxulo aterpetxean (Ergoien) ere egin dira margoketak. Oinezkoentzako pasabideak markatu dira, baita ibilgailuentzako eremua ere. Arritxuloko sarreran aparkatzeko debekua jarri da, bertan ibilgailuak uztean irisgarritasuna oztopatzen zelako.
Ugaldetxon, berriz, auzoko zubian egin dira mantenu lanak: barandak margotu dira.
Azkenik, kanposantuan ere egin dira lanak. Pixkanaka, hilerriko koadranteak hormigoizten ari da Udala. Lau koadrante daude guztira eta dagoeneko bitan egin dira lanak. Helburu nagusia mantenu lanak erraztea da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Las piscinas del polideportivo Olaizaga de Elgoibar reabren con normalidad tras superar las pruebas de seguridad
-
El Ayuntamiento de Arrasate incorpora la inteligencia artificial para mejorar la atención ciudadana
-
Así funciona la primera piscina inteligente de Euskadi: está en Bergara y previene ahogamientos
-
Zarautz refuerza la seguridad de los bañistas en el muelle con mensajes por megafonía