'Gentes del Bidasoa'-k denboraldi berria izango du
Bidasoa Bizirikek eta Inigo Lavado sukaldariak programaren atal berriak YouTubera igoko dituzte
- Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bitartez, eta Iñigo Lavado sukaldariak, Gentes del Bidasoa proiektuari jarraipena ematea erabaki dute, bigarren denboraldi bat grabatuz. Irun eta Hondarribiko ekintzaileei ikusgarritasuna emateko online programa da. Ekimena duela lau hilabete hasi zen, "kontatzeko gauza asko dituzten baina komunikabideetan ateratzeko aukera handirik ez dituzten Irungo eta Hondarribiko ekintzaileei ahotsa emateko helburuarekin", Iñigo Lavado sukaldariak une hartan adierazi zuenez. Lehen sei saioek arrakasta handia izan dute audientziari dagokionez, eta pasa den ostiaralean bigarren denboraldiarenlehenengo atala, Antxoas Xaiako Iñaki Susperreguirekin, estreinatu zen Bidasoa Biziriken eta Iñigo Lavadoren YouTubeko kanaletan. Gainerako atalak hamabost egunean behin ikusi ahal izango dira, kanal berberetan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza un mercado especial de productos de baserritarras
-
Aranzadi confirma la presencia "frecuente" de neandertales en la cueva de San Adrián
-
Las piscinas del polideportivo Olaizaga de Elgoibar reabren con normalidad tras superar las pruebas de seguridad
-
El Ayuntamiento de Arrasate incorpora la inteligencia artificial para mejorar la atención ciudadana