Síguenos en redes sociales:

Amaitu dira Lazkaoko bono guztiak

Lazkaoko Udalak merkataritza sustatzeko asmoarekin salgai jarritako 1.500 bonoak bi egunetan agortu dira

- Joan den astelehenean jarri zituzten salgai Lazkaoko Udaletxean eta egokitutako karpa batean merkataritza sustatzeko bonoak. Merkataritzari bideratuak izango dira, Udalak abian jarri duten berraktibazio planaren barruan. Gauzak horrela, beste behin, lazkaotarrek herriko komertzioen aldeko apustua egiten dutela erakutsi dute eta hiru egunetan amaitu zituzten salgai jarritako 1.500 bonoak.

Gaur gaurkoz 4.500 bono jarri dira eskuragarri eta guztiak saldu dira; kontuan izanda Lazkaok 5.600 biztanle dituela, ausaz lortu da helburua. Gainera, salgai jarritako guztiak egun gutxitan agortu dira, eta horrek ere erakusten du herritarren apustua zein den.

Herritarrek herrian erosteko baliatuko dituzte txarteltxoak orain. 20 euroko prezioan 30 euro erosteko ahalmena dute: 5 euroko 6 kupoitan banatuko dira eta pertsona bakoi-tzak 10 bonu eskuratu ahal izan ditu gehienez.

Lazkaoko 61 saltokik bat egin dute ekimen honekin. Orain arteko datuei erreparatuz, honakoa agertzen dute: Bonoen %81 itxialdian itxita egon diren establezimenduetan erabili dira: %30 arropa dendetan, %18 zerbitzuetan (ileapaindegi eta fisioterapia zerbitzuak nagusiki), eta %32 bestelako dendetan. Gainera, 90.000 euroko eragin ekonomikoa izan dute herrian. Kanpainak izan duen bataz-besteko inpaktua honakoa izan da: 822 eurokoa itxialdian irekita egon diren saltokietan eta 2183 eurokoa, berriz, itxialdian itxita egon zirenetan.